Sonia Archeli eibartarra izango da PSE-EEren zerrendako bigarrena udal hauteskundeetan

Sonia Archeli eibartarra izango da PSE-EEren zerrendako bigarrena udal hauteskundeetan
2023/02/06 eta kitto!
Sonia Archeli Mesonero eibartarra izango da Eibarko PSE-EEren zerrendako bigarrena, maiatzeko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duten hautagaitzan. Archelik 47 urte dauzka eta hautagai independente gisa aurkeztuko da. Prestakuntza akademikoari dagokionez, Gizarte Laneko graduatua, Arlo Behartsuetan Esku-hartze Sozialeko masterrak, Biztanleria Ahularekin Esku-hartze Sozioedukatiboko masterrak eta Traumaterapia eta Hazkuntza Terapeutikoko masterrak ditu. Klinikako laguntzaile eta animazioko eta gorputz- eta kirol-jardueretako goi-mailako teknikari titulazioa ere badu.
Sonia Archeli Gurutze Gorriko boluntario polibalentea izan da Eibar-Ermua tokiko bulegoan (1999tik), Eibar-Ermua Gazteen Gurutze Gorriko zuzendaria (2000-2004), Eibar-Ermua tokiko bulegoko presidentea (2015-2019), eta 2019tik 2022ra Gipuzkoako Gurutze Gorriko probintziako presidentea izan zen.
Horrez gain, prestakuntza osagarria ere badu: Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, Nazioarteko Lankidetza, Migrazioak, Osasunaren eta Higienearen Sustapena Larrialdietan, Genero Indarkeria, Generoa eta Berdintasuna, Nerabezaroko Jokabide Arriskutsuak eta traumarekin, esku-hartzearekin eta prozesu traumatikoetan laguntzearekin lotutako beste batzuk.