Sorturen ponentzien arteko eztabaidarako saioa egingo da gaur 18:30ean Kultun

Sorturen ponentzien arteko eztabaidarako saioa egingo da gaur 18:30ean Kultun
2021/11/16 eta kitto!
Sorturen III. kongresuan murgilduta dabiltza bete-betean, zehazki ponentzia politiko-organizatiboaren eztabaida eta bozketa aldian eta, horren harira, gaur eztabaidarako saioa egingo da Eibarren, 18:30ean Kultun. Izan ere, egunotan “Herrigaia” ponentziaren eta “Lurrari Lotuz” osoko zuzenketaren eztabaida saioak egiten ari dira herri, auzo eta eskualde ezberdinetan.