Torturari buruzko hitzaldia emango du Euskal Memoriak gaur Portalean

Torturari buruzko hitzaldia emango du Euskal Memoriak gaur Portalean
2012/02/13 eta kitto!

"Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian" izenburupean, gaur 19.00etan torturaren gaiari helduko dio Euskal Memoriak Eibarren, Portalean (sarrera librea). Hitzaldian Julen Arzuaga, Fundazioak aurten gai honen inguruan argitara eman duen monografiaren egileak eta Arantxa Erasun Euskal Memoriako kideak egingo dute berba, "torturak Euskal Herrian laga duen benetako dimentsioa" azaltzeko ahaleginari jarraituta.