#U12 manifestaziora joateko autobusak 15.30etan irtengo dira Ego-Gainetik

#U12 manifestaziora joateko autobusak 15.30etan irtengo dira Ego-Gainetik
2013/01/11 00:00
eta kitto!

Herrira mugimenduak deituta, Euskal presoak Euskal Herrira goiburuari jarraituta manifestazioa egingo da bihar zapatua Bilbon, Casillatik 17.30etan abiatuta da eta Eibartik bertara joateko autobusak 15.30etatik aurrera irtengo dira Ego-Gainetik, bete ahala eta 16.00ak bitartean. Joan nahi duenak izena eman beharko du aurretik, Depor, Buenos Aires edo Karrika tabernetan.