Udal aurrekontuen negoziazioa nola joan den azaltzeko herri batzarra deitu du EH Bilduk biharko

Udal aurrekontuen negoziazioa nola joan den azaltzeko herri batzarra deitu du EH Bilduk biharko
2022/02/09 eta kitto!
Eibarko Udal aurrekontuen negoziazioaren berri emateko herri batzarra egingo du Eibarko EH Bilduk bihar arratsaldean, 18:00etan Bilgunean (Bista Eder kaleko lokalean). 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren inguruan jarduteko PSE-EEko udal-taldearekin egin dituzten bilerak nola joan diren azalduko dute bertaratzen direnen aurrean eta, horrekin batera, Udal aurrekontua onartzeko egun gutxi barru egingo den plenora begira alderdiak zer erabaki duen ere jakinaraziko dute.