Udalaren eta ETS-ren arteko lankidetza-hitzarmena gaur bozkatuko da eta auzokideek kontzentrazioa deitu dute

Udalaren eta ETS-ren arteko lankidetza-hitzarmena gaur bozkatuko da eta auzokideek kontzentrazioa deitu dute
2021/10/25 eta kitto!



Gaur arratsaldean egingo da urriko ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita, modu presentzialean. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez. Gaurko bilkurarako gai-zerrendan landuko dituzten gaien artean Udalaren eta Euskal Trenbide Sarearen artean lankidetza-hitzarmena egiteko proposamena dago. Hori dela eta, Barakaldo, Electrociclos eta Asua-Erreka inguruko auzokideek deituta kontzentrazioa egingo da bilera aurretik, 18:30ean Untzagan.

Gai-zerrendan jasotako 10 puntuak hauek dira:

1.      2021eko irailaren 27an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.


2.      Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.


3.      Alkatetzaren 2021-10-8ko ebazpenen berri ematea: Batzorde Aholkulari batzuen lehendakaritza ordezkatzea.


4.      PSE-EE (PSOE)  udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketaren berri ematea.


5.      Kontu-hartzaileak egindako txostenaren berri ematea. Eragozpen-oharra, 6 zenbakia, 2021.


6.      Azaroari dagokion ohiko Osoko Bilkuraren eguna finkatzea.


7.       Konpromiso-kredituen 2. espedientea onartzeko proposamena.


8.      Eibarko Udalaren eta Euskal Trenbide Sarearen artean lankidetza-hitzarmena egiteko proposamena, Eibar-Azitain trenbidearen trazatuaren hiri-integrazioa hobetzeko.


9.      Jardiñeta kaleko 13an igogailua jartzeko derrigorrez okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari behin betiko onespena ematea.


10.   Galderak eta erreguak