Urriaren 8ko itzalaldirako eta kazola-jotzerako deia egin du Bilduk

Urriaren 8ko itzalaldirako eta kazola-jotzerako deia egin du Bilduk
2021/10/04 eta kitto!
Argindarraren prezioa maximo historikoetan dagoela eta, Eibarko EH Bilduk herritarrak deitu nahi ditu argindarraren itzalaldi masiboa eta kazola-jotzea egin dezaten datorren urriaren 8an, ostirala, 22:00etatik 22:30era, “oligopolioaren xantaia onartezinari elkarrekin erantzuteko”.

Ostiraleko protesta honako alderdiek deitu dute: Esquerra Republicanak, EHBilduk, BNGk, Junts-ek, CUP-ek, Més Per Mallorcak eta Més Menorcak.