Primerako giroan ospatu dituzte Legarreko jaiak asteburuan

Primerako giroan ospatu dituzte Legarreko jaiak asteburuan
2018/09/24 12:12
eta kitto!
Zortzigarrenez antolatu dituzte Legarreko jaiak Arrajolape Kultur Elkartekoek eta, urtero bezala, primeran ibili dira asteburuan. Eguraldia lagun, jende asko ibili da egitaraua osatzen zuten ekitaldi guztietan eta, beraz, antolatzaileak pozarren daude eta eskerrak eman nahi dizkiote jaietan parte hartzen izan den jende guztiari. Bestalde, aurtengo zozketan saritutako zenbakiak hauek izan dira: 1313 (afaria Chalcha jatetxean), 392 (afaria Gure Lekun), 1303 (afaria Hiruroken) eta 407 (afaria Ongi Etorrin).

legarre jaiak00legarre jaiak07 legarre jaiak08 legarre jaiak09 legarre jaiak12 legarre jaiak16 legarre jaiak20 legarre jaiak25 legarre jaiak28 legarre jaiak43 legarre jaiak51 legarre jaiak58 legarre jaiak60 legarre jaiak70 legarre jaiak73