Primeran ibili ziren Gabontrailean parte hartu zuten 40 lagunak

Primeran ibili ziren Gabontrailean parte hartu zuten 40 lagunak
2017/12/26 eta kitto!
Kalamua Korrikalari Taldeak antolatuta domekan egin zen Gabontrailak erantzun bikaina izan zuen eta oraingoan 40 lagun inguru elkartu ziren ibilbidea burutzeko. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “eguraldi zoragarriak lagunduta, giro ezin hobean bete genuen ibilbidea: Arrate, Aizketa eta Kalamua gainak egin genituen eta, urteari agur esateko, ‘Parlamentuan’ txanpaina eta turroia hartu genituen. Ospakizunaren ostean ohiko bidetik jeitsi ginen Ixuara, handik Iturburu eta Milaflores igaro eta Deporren amaitzeko”. Hurrengo trail irteera Negutrail izenekoa izango da, otsailean (eguna oraindik zehazteke dago).

gabontrail 2