Primeran pasatu zuten BERBETANekoek Zugarramurdin

Primeran pasatu zuten BERBETANekoek Zugarramurdin
2017/05/15 eta kitto!
Ikasturte amaierako txangoa egin zuten zapatuan Zugarramurdira BERBETAN eta Ongi Etorri Berbetan programetako parte hartzaileek eta primerako eguna pasatu zuten eguraldia lagun izan zutelarik. 34 lagun bildu ziren eta Zugarramurdiko leizeak, Sorginen museoa eta herria ezagutzeko aukera izan zuten.