Programatutako kontsultetara ez joateko eskaera egin du Debabarreneko ESIko zuzendaritzak

Programatutako kontsultetara ez joateko eskaera egin du Debabarreneko ESIko zuzendaritzak
2020/03/26 14:30
eta kitto!
Programatuta dituzten kontsultetara EZ JOATEKO eskatu nahi diete Debabarreneko ESIa osatzen duten zentroetako pazienteei, “gaur egongo larrialdi egoera dela eta”.

irazabal

Debabarreneko ESIko zuzendaritzak herritarren artean ahalik eta gehien zabaltzeko eskaerarekin gaur goizean helarazi digun idatziaren arabera, “herritarrei eta, zehazki, ESIa osatzen duten zentroetako pazienteei, bai Mendaroko eta Eibarko Ospitaleetakoei bai eta osasun-zentroetakoei, eskatzen die, mesedez, programatuta dituzten kontsultetara EZ joateko, beraien mediku arduradunek agindu ezean. Haiek deituko diete hitzordu horretara joan edo ez esateko. ESIko profesionalek biztanleria egiten ari den ahalegina biziki eskertzen dute”.