Prostituzioari buruzko iritzi eta ikuspegiak aztertzeko doku-foruma antolatu du Alternatibak bihar arratsalderako

Prostituzioari buruzko iritzi eta ikuspegiak aztertzeko doku-foruma antolatu du Alternatibak bihar arratsalderako
2018/04/17 eta kitto!
Bihar arratsalderako doku-foruma antolatu du Alternatibak Portalean, 19:00etan. Oraingoan prostituzioaren inguruan antolatuko dute eztabaida eta, besteak beste, lanbide horren inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dituzte. Gaiaren inguruan kokatzeko “Puteros” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dute saioa. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “lan honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute?”. Ondorengo eztabaidan, berriz, prostituzioan aritzen direnekin lan egiten duen Arrats elkarteko ordezkari batek jardungo du berbetan. Besteak beste, lanbide estigmatizatu honetan dihardutenek aurkitzen dituzten arazoak zeintzuk diren azalduko ditu. Eztabaidaren helburua gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea dela aurreratu dute.