Psikologo boluntarioak telefono bidezko laguntza ematen hasi dira, doan

Psikologo boluntarioak telefono bidezko laguntza ematen hasi dira, doan
2020/03/31 eta kitto!
Azken asteotan koronabirusak eraginda bizi dugun egoerari aurre egitea ez da beti erreza izaten eta, arrazoi ezberdinak tartean, herritar askori larritasuna, beldurra, ziurtasun eza eta horrelako beste sentimendu batzuk eragin dakizkie. Hori dela eta, Gipuzkoako Psikologiako Elkargo Ofizialak horren premia dutenei telefono bidezko laguntza psikologikoa ematen hasi dira, doan, 692566160 telefono zenbakian. Zerbitzua erabili nahi duenak, herritarren arretarako martxan ipini duten zenbaki horretara deitu eta, telefonoaren beste aldean erantzungo dioten osasun-psikologo boluntarioe laguntza jasoko dute zuzenean. Zerbitzua doakoa da eta goizeko 10:00etatik 14:00etara eskaintzen dute. Ekimena martxan ipini dutenek, horren beharrean daudenei konfinamendua eramangarriagoa izaten lagundu nahi dutela azaldu dute.