#SagardoEguneko Selfie Lehiaketako irabazlea Iker Laka izan da

#SagardoEguneko Selfie Lehiaketako irabazlea Iker Laka izan da
2017/10/09 eta kitto!
Zapatuan ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Untzagan ospatu zen #SagardoEgunaren harira antolatutako selfie lehiaketan parte hartu duzuen guztien artean zozketa egin eta gero, irabazlea Iker Laka izan da, Twitter bidez partekatu zuen argazkiari esker.  Sari modura 13 sagardo botila, sagardotegi bakoitzeko bana jasoko ditu irabazleak, zorionak! Eta parte hartu duzuen beste guztiei gure eskerrik beroena zuen argazkiak gurekin partekatzera animatzeagatik. Jaso ditugun selfiak gure mediatekan ikusgai ipini ditugu eta hurrengo aldizkarian ere kaleratuko ditugu.