San Andres egunerako egitarau berezia antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok

San Andres egunerako egitarau berezia antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok
2018/11/27 eta kitto!
San Andres eguna dela eta, Jaixak Herrixak Herrixandakok egitarau berezia prestatu du: planarekin bat egitera animatzen direnak 13:00ean Guridi tabernan elkartu eta, denak elkarrekin, azoka ikustera joango dira. Ondoren, poteoan ibiliko dira, bazkaltzera joateko ordua ailegatu arte. Izan ere, babajana egingo dute Untzagan, 15:30ean. Eta egunerako egitaraua biribiltzeko, 18:30ean poteo girotua hasiko dute. Parte hartzera animatzen diren gazteei baserritar jantzita joateko dei egin diete.

sanandresak jaixak herrixak