San Juan jaietarako pegatina irabazlea Amaia Ajuriaguerraren "Itxo barik" izan da

San Juan jaietarako pegatina irabazlea Amaia Ajuriaguerraren "Itxo barik" izan da
2018/05/24 eta kitto!
San Juan jaietan alkohol larregi ez edatera animatzeko pegatina lehiaketa Amaia Ajuriaguerra Ortiz de Zaratek irabazi du, “Itxo barik” izeneko lanarekin. Pegatina irabazleak jaiak umorez baina osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten duela azaldu dute lehiaketako antolatzaileek.