Sanjuanetako otarra zozketatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak

Sanjuanetako otarra zozketatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak
2021/05/05 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak oso une gogorrak bizitzen dihardu, gastuak muturreraino murriztu ostean,  elkartearen egoerak zahurgarria izaten jarraitzen du.

Herritarrengana jotzea besterik ez zaigu gelditzen, beste behin ere…

Oraingoan Eibar Merkatalgune Irekia, Arregi Domínguez Arraindegiak (Bidebarrieta eta Ego-Gain), Mugika Harategia eta Otegi Harategiaren laguntzari esker San Juanetako otar ederra prestatu dugu.

Otarrak 500€ko balioa du eta ostegun arratsaldean hasiko gara salmentarekin, betiko moduan rifa bakoitza euro batean salduko dugu.