San Miguel eguna ospatuko dute Aginagan

San Miguel eguna ospatuko dute Aginagan
2016/09/29 10:21
eta kitto!
Gaur San Miguel eguna dela eta, hori ospatzeko egitaraua prestatu dute Aginaga auzoan: 11:00etan meza nagusia ospatuko da ermitan, Usartza txistulari bandaren parte-hartzearekin. Ondoren, eguerdian, piskolabisa eta umeendako jolasak egingo dituzte eta 14:00etan, berriz, urteroko moduan lagunartean bazkalduko dute auzokideek eta Usartza taldeko txistulariek.
Asteburuan jarraituko dute jaiak ospatzen: zapatuan programa arratsaldetik hasiko da, 17:00etako briska txapelketarekin. Ordu erdi geroago umeendako jolasak eta txokolate jana antolatu dituzte eta gauerako, berriz, afaria eta Kupela taldearekin erromeria. Eta goizaldean oraindik parrandan dabilzenentzat txokolate beroa banatuko dute. Domekan 11:00etako meza nagusiarekin hasiko dute eguna. 12:30ean Gorriti eta bere animaliak ailegatuko dira eta 14:30etik aurrera paella jana egingo dute, trikitilariek alaituta. Jaiei agur esan baino lehen zozketa egingo dute antolatzaileek. Egitarau osoa jarraian daukazue:

San Miguel jaiak Aginagan

Eguena 29, San Miguel Eguna
11:00.- Meza nagusia, Usartza txistulari bandarekin.
12:00.- Lunch-a eta umeendako jolasak.
14:00.- Lagunarteko bazkaria, Usartza txistulari bandarekin.
aginaga-jai-61
Zapatua 1
17:00.- Briska txapelketa.
17:30.- Umeendako jolasak eta txokolate jana.
21:00.- Lagunarteko afaria.
23:00.- Erromeria, KUPELA taldearekin. Goizaldean txokolate-jana.

Domeka 2
11:00.- Meza nagusia.
12:30.-  Gorriti-ren abereak.
14:30.- Paella-jana, trikitilariek alaituta. Jaiei amaiera emateko zozketa.