Sanandresetako XXIV. Bakailao txapelketako sukaldariek maila bikaina erakutsi zuten

Sanandresetako XXIV. Bakailao txapelketako sukaldariek maila bikaina erakutsi zuten
2016/11/29 eta kitto!
Domekan jokatu zen Sanandresetako XXIV. Bakailao txapelketan lehen saria Roberto de los Toyosek eta Agustin Agirrek (AHALEGINAK) eraman zuten. Bigarren saria, berriz, Jesus Mª Diezek eta Arturo Lazarok (AURKAKOAK) osatutako bikotearentzat izan zen eta hirugarrena, Aitor Gerrikagoitiak eta Richard McElroy-k (MENDIKOSOLO KOADRILA) eskuratu zuten. Mireia Alonsok, Jesus Artolazabalek, Josu Mugerzak, Xabier Osak, Josema Azpeitiak, Aitor Buendiak eta Peio Garcia Amianok osatutako epaimahaiak sukaldari guztiek erakutsitako maila nabarmendu zuen. Txapelketako arazkiekin osatu dugun argazki bilduma ikusteko sartu gure orriko mediatekan.