Sanblasak bedeinkatzeko ordutegiak + ERREZETAREN BIDEOA

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO
Sanblasak bedeinkatzeko ordutegiak + ERREZETAREN BIDEOA
ETA KITTO 2021, Ots 01

Aurten, osasun-egoerara egokitutako neurriak hartuko dira elizetan sanblasak, zintak eta bestelakoak bedeinkatzeko. San Blasak nola egin ikasi nahi? Ez ezazu bideoa galdu!

Urteroko tradizioari eutsiz, meza bereziak ospatuko dira herriko eliza gehienetan eguaztenean: San Andresen 11:00etan eta 12:00etan egingo da ospakizuna; Karmengo Amaren elizan (Karmelitetan) 11:00etan eta 19:00etan; San Agustinen (Estaziño kalean) 12:00etan, San Pio X.a elizan 11:00etan; Urkiko elizan 10:30etan eta Amañakoan 12:00xetan. Azitaingo elizan eta beste hainbatetan, ordea, aurten San Blas eguneko ospakizunik ez egitea erabaki dute. 

Zapatuan Edurne Zenarruzabeitiak San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa eman zuen Arrate Kultur Elkartean eta …eta kitto!-k bideo batean jaso du eibartarrak azaldutako errezeta.

IMG_1320

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »