Santa Agedako ekitaldia bertan behera utzi du …eta kittok!-k

Santa Agedako ekitaldia bertan behera utzi du …eta kittok!-k
2021/01/27 eta kitto!
Bizi dugun egoera larriaren aurrean, …eta kitto! Euskara Elkarteak otsailaren 4rako, Santa Ageda bezpera egunerako aurreikusita zuen ekitaldia bertan behera uztea erabaki du. Hasiera batean talde txikietan eta lekutik mugitu gabe koplak abesteko asmoa bazegoen ere, orain momentuan ezinezkoa da horrelakorik egitea.