Santa Barbara ospatzeko domekan Museorako sarrera dohainik izango da

Santa Barbara ospatzeko domekan Museorako sarrera dohainik izango da
2019/11/29 eta kitto!
Aurten beste batzuetan baino pixka bat aurretik, abenduaren 1ean ospatuko dute Santa Barbara, armaginen zaindariaren eguna Eibarko Armagintzaren Museoan. Jaiaren aitzakiarekin, domekan ez dute Museora sartzeagatik kobratuko eta, gainera, urte osoan ikus daitekeen erakusketaren bi bitrinetan pieza berriak erakutsiko dituzte. Horrekin batera, Jose Luis Valenciagaren eskutik bi bisita gidatu (10:30ean eta 11:30ean) egingo dira, biak gazteleraz. Bisita bakoitzerako 22 lagun onartuko dituzte gehienez eta, interesa duenak, aurretik izena eman beharko du 943708446 telefonora deituta edo museoa@eibar.eus helbidera mezua bidalita.