"Sare sozialetan ere, euskaraz" kanpaina abian jartzen da gaur

"Sare sozialetan ere, euskaraz" kanpaina abian jartzen da gaur
2022/01/24 eta kitto!
Badira hilabeteak ...eta kitto! Euskara Elkartea, Eibarko Udaleko Euskara eta Ekonomia eta Garapena Sailak, EMGI eta Dendari Elkartea elkarlanean ari direla Eibarko merkataritza eta bertako hizkuntza, euskara, sustatzeko. Horren barruan, eta neguko beherapen-kanpainan erabat murgilduta, gure dendariek horrenbeste erabiltzen dituzten sare sozialetan burutuko den kanpaina abiatu dute.

Zer egin behar da parte hartzeko? Oso erraza! Dendaria bazara igo zure Instagrameko bideo edota storya euskaraz edo irudiari laguntzen dion testua euskaraz idatzi eta ondorengo traolak erabili:

#eibarrenbadakagu eta #erosieibarren.eus

Ez dakizu zer idatzi? Ez kezkatu! Klik egin hemen eta hainbat esaldi topatuko dituzu.

Kanpaina gaurtik hasi eta otsailaren 7ra arte luzatuko da. Amaieran, parte-hartzaile guztien argitalpenekin bideo polit bat osatuko dugu.

Bide batez, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskaraz Primeran! programaren barruan doaneko itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua eskaintzen duela gogorarazi nahi du.

Edozein argibidetarako 943200918 telefonora deitu dezakezue.