Sare sozialetan euskaraz eta seguru jarduteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k berbalagunentzat

Sare sozialetan euskaraz eta seguru jarduteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k berbalagunentzat
2020/10/15 eta kitto!
Izenburu hori duen hitzaldia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programako berbalagunentzat. Sare sozialez eta Internetez babestuta eta euskaraz gozatzeko zein pauso eman behar diren azalduko digu Xabier Martinek (iparra.eus), urriaren 27an, martitzena, Arrate Kultur Elkartean 18:30etik aurrera.

Martinek, besteak beste, ondorengo galderei erantzungo die: “Nondik deskarga ditzakegu aplikazioak euskaraz? Nola konfiguratu gure sistemak euskaraz? Zeintzuk dira euskaraz erabil ditzakegun aplikazioak?”. Horrez gain, sarean gaudenean erabiltzaileen pribatutasuna nola babestu, zein tresna erabili eta Interneteko arriskuei buruz ere hitz egingo digu adituak.