Semaforo-pantaila bat jarriko da Amañako igogailuaren funtzionamendu-egoera zein den jakiteko

0    Berriak 
ETA KITTO
Semaforo-pantaila bat jarriko da Amañako igogailuaren funtzionamendu-egoera zein den jakiteko
ETA KITTO 2021, Uzt 07

Pantaila pasealekuan jarriko da, igogailura iritsi baino berrehun bat metro lehenago, Otaolara joateko pasarelaren parean. Udalaren jarduera honekin, auzotarren eskabideari erantzunez, saihestu nahi da igogailuraino joatea igogailua ez badabil.

Eibarko Udalak informazio-pantaila bat jarriko du laster Berdintasunaren pasealekua Tiburtzio Anitua kalearekin (Amañako lehen dorrearen ondoan) lotzen duen igogailu publikoa dabilen ala ez jakiteko. Pantaila Amañako pasealekua Otaola kalearekin (Ospitalearen ondoan) lotzen duen pasarelatik gertu jarriko da.

Pantailak eskainiko duen informazioak aukera emango die pasealekutik dabiltzan edo Otaolatik datozen auzotarrei uneoro jakiteko ea igogailua dabilen ala ez, eta, hala ez bada, beste irtenbide batzuk hartu eta Amañako dorreetara oinez joateko.

Jarduera honek auzokoek Udalari egindako eskaera bati erantzuten dio, igogailua ez badabil ez joateko; pantaila igogailutik berrehun bat metrora jarriko da.

1,05 metroko luzera eta 25 zentimetroko altuera izango du pantailak, eta bi metro inguruko zutoin baten gainean  joango da, zorura torlojuekin finkatuta egongo dena. Kostua 15.000 euro ingurukoa izango da (BEZa barne).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »