Sua piztu da Arragueta kaleko etxe batean

Sua piztu da Arragueta kaleko etxe batean
2016/03/03 eta kitto!
Goizeko 07:00ak inguruan Arragueta kaleko etxe batean sua piztu da. Larrialdietako zerbitzuak azkar ailegatu dira eta suhiltzaileak beharrean ari dira sutea amatatzeko. Garrak teilatutik gora irten dira eta eraikina osorik erre dela dirudi, teilatua ere erre eta behera erori da. Sua 21. zenbakian piztu da, azken pisuan, eta 3. pisuan bizi den 45 urteko bizilaguna 2. mailako erredurekin Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Larrialdi zerbitzuetakoek aldameneko etxetik (19. zenbakitik) zazpi edo zortzi lagun atera dituzte, badaezpada.
sua arraguetan 1
sua 2sua 3sua 4sua 5sua 6sua 8
sua 14sua 13sua 14[video width="640" height="352" mp4="http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2016/03/IMG_4267.mp4"][/video]sua 9sua 10