Suak piztuta agurtu dugu San Juan bezpera

Suak piztuta agurtu dugu San Juan bezpera
2016/06/24 eta kitto!
Untzagan ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik piztutako suarekin agurtu dugu San Juan bezpera eta txosnetan beste su bat piztuta eta akelarrearekin hasi da San Juan eguna. Bezperaren azken orduetan egindako argazkiak bihar goizean zehar gure mediatekara igoko ditugu, zuek ikusgai izateko. Eta San Juan egunean ere kalean izango gara, eguneko ekitaldi esanguratsuenetan argazkiak egiten gero zuekin partekatzeko. Jarraian biharko egitaraua daukazue:

San Juan Eguna
• 07:30ean, kalejira Lizarrako Dultzaineroekin. Zezen plazara joan-etorria, eta goiz-erestia.
• 08:00etan, Zezen plazan, enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin.
• 12:00etan, San Andres parrokian, meza kantatua Parrokiako abesbatzarekin.
• 12:45ean, Untzaga Plaza, Ertzantzako Musika Bandaren San Juan Kontzertua.
• 16:00etan, Arraten, San Juan tiro txapelketa nagusia usakumeekin. Antolatzailea: Sociedad de Tiro al Vuelo.
• 17:00etan, Astelena frontoian, Pilota jaialdia.
• 17:30etik aurrera, Urkizutik hasita, “Komando Parranda” kalejira, Likem antzerki taldearen eskutik.
• 18:00etatik aurrera, Untzaga Plazan, “La señorita Lupierr” antzezlana, Miguelillo antzerki taldearen eskutik.
• 19:00etan, Untzaga plazan, Mexikotik etorritako Brass Street Boys bandaren kalejira emanaldia.
• 19:00etan, Urkizun, Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Ustekabe fanfarreekin.
• 20:30ean, Untzagan, umeen pregoia Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita, eta Alardea.
• 23:30ean, Soka Dantza Untzaga plazan, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin.
• 00:00etan, suzko erroberak Pirotecnia Europlaren eskutik.
• 00:15etik 03:00etara, Untzaga Plazan, berbena Nueva Alaska orkestrarekin.

Txosnagunean
11:00: Txosnak zabaltzea.
18:00: Tortilla txapelketa.
19:30: Karaoke ibiltarixa.
22:30: Kontzertuak: The Guilty Brigade, Sinnerdolls, Hexen eta Eroa Naizen
IMG_9024

IMG_9057

IMG_5248