Suhiltzaileen martxa Eibarren sartu da

Suhiltzaileen martxa Eibarren sartu da
2016/04/13 eta kitto!
Euskadiko Suhiltzaileen zerbitzuak okerrera egitea ekarriko duen lege-proiektua bertan behera lagatzea eskatzeko martxa Eibarrera ailegatu da gaur arratsaldean: eguerdian Zarautzetik abiatu dira suhiltzaileak, euretako batzuk bizikleta gainean, eta arratsaldeko 17:00ak jota Untzagan euren aldarrikapenaren berri jendeari ematen hasi dira. Bien bitartean puzgarriak eta bestelako jokoak egon dira eta umeek ederto pasatu dute suhiltzaileen kaskoak jantzita argazkiak egiten eta mangerarekin jolasten. Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko dituzten martxak barixakuan Gasteizen amaituko dira.
suhiltzaile martxa (11)

suhiltzaile martxa

suhiltzaile martxa (1)

suhiltzaile martxa (2)

suhiltzaile martxa (3)

suhiltzaile martxa (4)

suhiltzaile martxa (5)

suhiltzaile martxa (6)

suhiltzaile martxa (7)

suhiltzaile martxa (8)

suhiltzaile martxa (9)