Tabernako barraren edo dendako mostradorearen alde batean zein bestean daudenei euskara erabiltzeko aukera eskaintzeko helburuz sortu zuen …eta kitto!-k orain dela sei urte Euskeraz primeran! kanpaina. “Euskara maila ez da berdina izaten tabernari edo dendari guztien artean, baina hori ez da oztopo hasierako hitza behintzat euskaraz izateko. Gero bakoitzaren gaitasunaren arabera modu batera edo bestera moldatuko dira, baina apurka-apurka gero eta euskara gehiago erabiltzea lortuko dugu”, diote elkartetik.
Erabilera erraztu edo bultzatzeko asmoarekin “Tabernetarako eskuliburua” argitaratu eta banatu berri du …eta kitto! Euskara Elkarteak herriko ostalarien artean. Antolatzaileek adierazi digutenez “tabernariek eurek zein bezeroek erabiltzeko pentsatuta dago, tabernetako ohiko elkarrizketetako esaldiak edota hitzak jasotzen ditu: agurrak, eskaerak,…”.
Nahi duenak hemen sakatuta eskuratu dezake eskuliburua.
#Eibarrenbadakagu#euskeraz primeran#nikEibarrengastaukot#tabernetarako eskuliburua
Gaiarekin zerikusia duten albisteak