Tantanez tantan Eibarren euskararen olatu erraldoia osatu dugu

Tantanez tantan Eibarren euskararen olatu erraldoia osatu dugu
2018/05/19 eta kitto!
Eguerdian Urkizuko iturrian gantxila urarekin bete eta, eskurik esku, Eibarko euskalgintzak antolatuta ospatu den Tantanez Tantan ekitaldiarekin bat egitera animatu diren eibartarren artean Untzagaraino eraman dute. Harmailetan talde argazkia egin eta gero, Eibarko Euskaraldiaren aurkezpenarekin jai giro ederrean agurtu dugu ekitaldia. Egindako argazkiak eta bideoak zuekin partekatzeko prest izango ditugu astelehenean. Eskerrik asko parte hartu duzuen "tantan" guztiei!