Tantanez Tantan ekitaldia aurkeztu dute gaur arratsaldean Eibarko Bizikleta Plazan

Tantanez Tantan ekitaldia aurkeztu dute gaur arratsaldean Eibarko Bizikleta Plazan
2018/05/08 eta kitto!
Maiatzaren 19an ailegatuko zaigu euskeraren olatua Eibarrera, “Tantanez Tantan, Eibarren euskeraz blai!” goiburuari jarraituko dion ekitaldiarekin. Aurreko edizioetan baino ordubete lehenago, eguerdiko 12:00etan abiatuko da olatua Urkusuko iturritik. Gantxila urez bete eta eskurik esku, giza katean, Untzagaraino eramango dugu. Eibarko euskalgintzak hilabeteak daramatza ekitaldia antolatzen eta aurten berritasunik izango dela aurreratu dute gaur arratsaldean Eibarko Bizikleta Plazan egin duten aurkezpenean. Izan ere, oraingoan euskeraren olatuak bat egingo du udazkenean Eibarren antolatuko den Euskaraldiarekin. 13:00etan gantxila Untzagara ailegatu eta gero aurkeztuko da Euskaraldia, jai giroan eta sorpresa ugarirekin.

IMG_5015