TOR Magoaren ikuskizun arrakastatsua hartu zuen ...eta kitto!-k

TOR Magoaren ikuskizun arrakastatsua hartu zuen ...eta kitto!-k
2019/01/21 17:46
eta kitto!
Zoragarri pasatu zuten atzo eguerdian ...eta kitto! Euskara Elkartera joandakoek, TOR Mago ezagunak eskaini zuen ikuskizun paregabearekin. Magia saioa familientzat zabalik antolatu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak, bereziki Gurasoak Berbetan mintzapraktika programako eta Ongietorri harrera eta elkarbizitzarako programako kideentzat eta, magia ikuskizunak erakarrita, jendetza bildu zen elkartearen lokalean. Haurrak ez ezik, gurasoak ere primeran egon ziren, ARGAZKI BILDUMAN zein BIDEOAN ikus dezakezuen moduan.

https://youtu.be/e-MLO_wb2cU