Trafiko-istripuak ekiditeko ekitaldi ibiltaria bihar Unian

Trafiko-istripuak ekiditeko ekitaldi ibiltaria bihar Unian
2017/10/19 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sortutako ‘Don’t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik!’ bide-hezkuntzako proiektua jasoko du bihar Uni Eibar-Ermuak saio bitan, 10:00etan eta 11:30etan. Trafiko-istripuen prebentzioaren inguruan sentsibilizazioa bultzatzen duen ekitaldi ibiltaria da eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetarako gazteei zuzenduta dago.

Auto-enpresek euren autoen segurtasuna probatzeko erabiltzen dituzten panpinak dira ‘dummyak’, eta berau izango da ekimen honetako protagonista. ‘Dummy’ birtual eta interaktibo batek trafiko istripuetako biktimen eta euren familiakoen lekukotasunak emango ditu. ‘Gazteak eta alkohola’, ‘Larrialdietako zerbitzuen audioa’ eta ‘Trafiko Istripuak’ izenburupean, besteak bestek, 12 ikus-entzunezko proiektatuko dira.