Truke eta Doako Azoka antolatu du Naluak zapatu goizerako

Truke eta Doako Azoka antolatu du Naluak zapatu goizerako
2019/12/20 eta kitto!
Nalua Eibarko Feminista taldeak Truke eta Doako Azoka antolatu du zapaturako, 11:00etatik 15:00etara Eibarko Bizikleta Plazan (eguraldi txarra egin ezkero Urkizun izango da, Azpirineko etxe azpian). Azaldu dutenez, “erropak, jostailuak, liburuak eta beste hainbat kontu egongo dira azokan. Nahi duenak bertan dagoena hartzeko edo berak erabiltzen ez duen zerbaitengatik aldatzeko aukera izango du”. Ekimenarekin gaur egun nagusi den “kontsumismo basatiaren zurrunbilotik” ihes egin nahi dute, alternatibak badaudela erakusteaz gain.