Txonta berritzeko udalak aurkeztu zuen garapen-urbanistikoaren eremua baliogabetu dute Auzitegian

Txonta berritzeko udalak aurkeztu zuen garapen-urbanistikoaren eremua baliogabetu dute Auzitegian
2017/05/11 eta kitto!
Auzitegi kontentzioso-administratiboak emandako epaiak Eibarko Udalak Txonta auzoa berritzeko aurkeztu zuen garapen-urbanistikoaren eremua baliogabetu duela jakinarazi dute alkatetzatik gaur eguerdian. Planak eragingo lituzkeen jabetza ugariren titularra den Txonta Egizastu Promozioak enpresaren eskaerari erantzun dio Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak, Txontak betetzen duen tokia eraldatzen zuen eta auzorako hainbat aktuazio planteatzen zituen Eibarko Hirigintza Plan Nagusiari egindako laugarren aldaketa baliogabetuta.

Baliogabetu duen aldaketa Eibarko udalbatzak aho batez onartu zuen 2015eko otsailean, baina hala ere Txonta Egizastu Promozioak enpresak hainbat alegazio aurkeztu zituen eta sententziak arrazoia eman dio eraikuntza enpresari. Horren berri izan bezain laster, sententziak jasotzen duena aztertzeko beharrean hasi dira udalean eta alkateak gertatutakoaren aurrean neurriak hartu ahal izateko prozesua hasi duela eman dute aditzera.

txonta berritu02 txonta berritu04 txonta berritu05