“Txopitea eta Pakea”, Udalaren aitortzarik gorena emango diote Maite Arroitajauregiri

“Txopitea eta Pakea”, Udalaren aitortzarik gorena emango diote Maite Arroitajauregiri
2021/03/24 eta kitto!
Aste honetan jakinarazi dutenez, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Maite Arroitajauregi musikagileari “Txopitea eta Pakea”,  Udalak egin dezakeen aitortzarik gorena ematea erabaki du. Horrela, “Akelarre” pelikularako musikarekin jaso berri duen Goya Sariaren garrantzia azpimarratu eta, era berean, egindako lanarengatik zoriondu nahi dute.