Ubitxatik San Kristobalerako sarrera trafikoarentzat itxita dago

Ubitxatik San Kristobalerako sarrera trafikoarentzat itxita dago
2016/01/12 eta kitto!
Udaltzainek aditzera eman dutenez, Ubitxatik San Kristobal kalera joateko sarrera trafikoarentzat itxita egongo da hilaren 19ra arte, inguru horretan egunotan egiten diharduten kanalizazio beharrengatik eta, beraz, gidariak Fray Martin Mallea kaletik sartu beharko dira errepidea berriz trafikoarentzat zabaldu arte. Horrekin batera, lanak amaitu bitartean Udalbus-aren ibilbidea aldatuko denez, datozen zazpi egunetan ez da zerbitzurik eskainiko San Kristobalgo geralekuan.