Udako ikastaroetarako matrikula zabalik UEU-n

Udako ikastaroetarako matrikula zabalik UEU-n
2016/05/12 eta kitto!
Aurreko asteaz geroztik Udako Euskal Unibertsitatearen 44. Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Egitarau zehatza kontsultatzeko www.ueu.eus helbidera jo daiteke edo, nahiago izanez gero, 943 821 426 telefono zenbakira deitu. Bestalde, gogoan izan Eibarren erroldatutakoek Udalak ematen duen diru-laguntza eskatuta matrikula merkeago izango dutela (diru-laguntzari buruzko informazioa www.eibar.eus webgunean eta Pegoran dago eskuragarri).