Udalak aste honetan gertatutako eraso sexista "ezbairik gabe eta aho batez" arbuiatu du

Udalak aste honetan gertatutako eraso sexista "ezbairik gabe eta aho batez" arbuiatu du
2016/02/26 14:57
eta kitto!
Aste honetan gizonezko batek neskatila adingabe baten parean egindako "exhibizionismo gertaera latzaren aurrean", gertatutakoaren inguruko gaitzespena adierazteko idatzia helarazi digu udalak: "Eibarko Udalak ezbairik gabe eta aho batez arbuiatu eta gaitzesten du eraso sexista eta nazkagarri hori eta, era berean, Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, gaztea eta haren familia babestu nahi du, haiek behar duten guztia eskaintzeko prest dagoela adierazi."
Horrekin batera herritar guztiei egin nahi die, "horrelakorik gertatuz gero, norbaitek horrelakorik ikusiz gero, segituan, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari deitzeko". Udalak "edozein motatako bortizkeria sexista aho batez arbuiatzen" duela esanda amaitu du idatzizko gaitzespena.