Untzaga plazan egingo du Matazak indarkeria sexistaren aurkako jai-ekitaldia

0    Berriak 
ETA KITTO
Untzaga plazan egingo du Matazak indarkeria sexistaren aurkako jai-ekitaldia
ETA KITTO 2021, Eka 10

Hilak 12an, zapatua, Espazio Publikoan Ehuntzearen Egun Mundiala ospatuko da eta 30 erakunde baino gehiagok Euskadiko 14 puntutan #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari. Eta Eibarrek bat egin du ekimenarekin.

Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:ç

-Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean.
-Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak.
-Lanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.
-Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez.
-Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea.
-Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urteetan zehar sortu duten 7kmko lepoko kolektiboari gehituko zaizkio.

Ekitaldiaren ondorengo egunetan piezak ere jasoko dira, gero denak batera bidaltzeko. Merceria kinkila, Bidebarrieta 16an utzi ditzazkezue.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »