Azken egunotan hainbat lapurreta egin dituzte Urkizu inguruko negozioetan eta, esan digutenez, egoerarekin kezkatuta daude. Udaltzainei gertatutakoaren berri eman diete, baina, hala ere, ez daude trankil oraindik.
Ditare dendan hainbat alditan saiatu dira sartzen eta, atearen sarraila apurtu arren, kanpoko burdin hesiari esker lapurrak ezin izan dira sartu. Rosana ileapaindegian, ordea, pertsiana zabaltzea lortu zuten eta, ateko kristala apurtu ondoren, lokalean sartu eta dirua eta hainbat produktu lapurtu zituzten. Euren kasuan, orain dela pare bat urte ere beste lapurreta bat jasan zuten. Eta, azkenik, Barrenako Fruta Dendan era lapurretan ibili dira azken egunotan. “Pertsiana eta atea apurtu zuten, eta kutxa erregistratzailea eraman zuten”, esan digutenez.
BarrenalapurretakUrkizu
Gaiarekin zerikusia duten albisteak