Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak Urkizun izango dira gaur

Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak Urkizun izango dira gaur
2023/01/27 eta kitto!
Urkizuko parkeak hartuko ditu gaur arratsaldean Barixakuak Jolasian ekimeneko urtarrileko azkeneko jolasak. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak antolatuko dira, doan, eta euria egingo balu Leonardo Azpirineko aterpetxoan egingo lirateke. Horrekin amaituko dira urtarrileko jolasak, baina otsailean izango da gehiago: otsailaren 3an, Txaltxa Zelain egingo dira, 10ean Torrekuako parkean eta, aratosteak atzean lagata, otsailaren 24an Urkizura bueltatuko dira jolasak. Bestalde, Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako hogei familia Lasturrera joango dira bihar, hango errota bisitatu eta talo-tailerrean parte hartzera. 55 heldu eta ume izango dira errotaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzen eta, irina ekoitzi ondoren, taloak egin eta jango dituzte. Neguko hotzari aurre eginez, goiz parte polita pasako dute Lastur aldean.

Barixakuak web