Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2015/12/21 20:11
eta kitto!
Gaur, abenduak 21, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izandako ekitaldi ofizialean ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du, Iñígo Urkullu lehendakariaren eskutik.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala da, eta Jaurlaritzak ematen du. Ziurtagiri honen bitartez enpresa nahiz erakunde batek euskaraz zenbateraino eta nola egiten duen ebaluatzen da, eta horren arabera kreditatu. ...eta kitto! Euskara Elkarteak goi mailako aitortza-maila jaso du, eta horren ondorioz urrezko agiria lortu du (urrezkoa, zilarrezkoa eta beltza daude). Euskararen kalitate ziurtagiria 65 enpresa eta entitatek lortu dute aurten. Aurten «jauzi kuantitatiboa» izan du ziurtagiriak, inoiz baino enpresa gehiagok lortu baitute (aurreko zazpi urteetan, batez beste, 28 enpresa izan dira urtean). Eibarko Udalak zilarrezko ziurtagiria lortu du.

2015eko azaroan amaitu dute bere lana aurtengo ebaluazio-taldeek. Talde hauek, Bikain ebaluazioa eskatu duten 65 erakundeak laguntzen aritu dira, kanpo ikuspegia emanez. Enpresaren eta kalitatearen kulturatik sortutako ziurtagiria da Bikain, Euskalitek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean bideratua.

Argazki ona Bikain

Bikain logo urrea