Utahko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako neskek saioa eman zuten Portalean

Utahko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako neskek saioa eman zuten Portalean
2017/05/16 09:58
eta kitto!
Aurreko barixakuan Utahko Unibertsitatetik (AEB) euskal dantzak ikastera etorritako dantza-ikasleek saioa eskaini zuten Portalean (ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN GURE MEDIATEKARA). Hamaika neskek osatutako taldeak astebeteko egonaldia dantza klaseak hartzeko aprobetxatu du eta Dantzertin, Gipuzkoako Dantzagunean eta Eibarren jardun dute ikasten. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina landu dituzte gehienbat. Dantzan.com-en koordinaziopean eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezkako, Dantzertiko, Argia-Ikerfolkeko, Aiko taldeko eta Bilbao Musikako irakasleekin ibili dira.