Uzki bidezko PCRak: zergatik eta nola?

Uzki bidezko PCRak: zergatik eta nola?
2021/02/03 eta kitto!
Momentuz Galizia da uzki bidezko PCR probak egiten dituen autonomia erkidego bakarra Espainian, eta egoera larrian daude gaixo jakin batzuekin bakarrik erabili da teknika hori.

Joan den astean hasi zen uzki bidezko PCR proben zurrumurrua zabaltzen, eta nahiz eta hasieran hedabideek gezurra zela uste zuten, egia dela ziurtatu da.

Dagoeneko Txinako hiri batzuk hasi dira diagnostiko modu berri hori erabiltzen, eta zenbait adituren arabera, “ohiko PCR edo antigeno probak baino askoz ere egokiagoak dira”.

Dena den, era guztietako iritziak daude. Badago proba honek gaixotasuna atzemateko ahalmen handiagoa duela uste duenik. Beste aditu batzuk, aldiz, pandemia hasi zenetik egiten ari diren sudurreko eta eztarriko probek lehentasuna izan behar dutela uste dute.

Nola egiten dira uzki bidezko PCRak?

3 eta 5 zentimetro arteko kotoizko isipu bat sartu behar da uzkian, eta leunki biratu hamar segundoz.

Adituen arabera, hortik lortzen den lagin organikoak askoz ere zehaztasun handiagoz esaten du infekziorik dagoen edo gaixotasuna gainditu duen. Badirudi koronabirusak gure organismoan uzten duen arrastoa lehenago desagertzen dela arnasbideetan uzkian baino.