Waterpoloko Euskal Herriko Kopako txapela Urbateko neskentzat

Waterpoloko Euskal Herriko Kopako txapela Urbateko neskentzat
2017/01/24 eta kitto!
Denboraldi honetan debutatu eta lau hilabetera eskuratu du Urbat 3H waterpoloko nesken taldeak bere lehen txapela. Asteburuan jokatutako Kopako azken fasean eibartarrek 9-3 irabazi zieten CD Bilbaoko ordezkariei finalaurrekoan eta, behin finalean, pronostikoei aurre eginez UPNA9802 baina gehiago izan zen Eibarko taldea, 7-11ko emaitzarekin Euskal Herriko Kopa txapela bereganatzeko. Honakoek osatu dute taldea: Erika Santamaria, Garazi Perez de Mendiola, Iraide Sarria (kapitaina), Garazi Catalan, Ainhoa Agirre, Paula de Maria, Ixone Santamaria, Nerea Garcia, Zuriñe Lopez de Robles, Sara Leturiaga, Irati Martin, Jone Gomez, Aroa Peña, Maider Garrido, Judith Felipe eta Alaitz Ibarrola.
Mutilen taldeak ere papel bikaina egin zuen Kopa txapelketa horretan. Urbat-Urkotronik finalerdietara iritsi bazen ere, hor amore eman behar izan zuen UPNA9802 taldearen aurrean (9-7), hori bai, denboraldiko partidu onenetarikoa jokatu eta gero.