Xatiro raper bilbotarrak kontzertua emango du azaroaren 27an Coliseo antzokian

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Xatiro raper bilbotarrak kontzertua emango du azaroaren 27an Coliseo antzokian
ETA KITTO 2020, Aza 12

Azaroaren 27an, 19:00etan hasiko da Unai Unda edo Xatiro izenez ezagunagoa den raper bilbotarraren kontzertua Coliseo antzokian. Euskeraz zein gaztelaniaz rapeatzen du Xatirok eta bere kantuetan aipatzen dituen gaien artean literatura, komikiak eta filmak daude, besteak beste. Horrez gain, politikaz eta erlijioaz berba egiteko satira eta ironia erabiltzen ditu, oso modu trebean. “Cassiopeia Tour” delakoarekin etorriko zaigu, DeepSodaren eskutik 2019an kaleratutako lana aurkeztera. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseo antzokiko leihatilan eta Kutxabank bitartez eros daiteke edo, bestela, www.musikaze.net/deepsoda helbidean sartuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »