XVIII. 'Ciencia en Acción' programa Coliseo antzokian amaituko da domekan

XVIII. 'Ciencia en Acción' programa Coliseo antzokian amaituko da domekan
2017/10/06 eta kitto!
Asteburuan XVIII. ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programaren inaugurazio eta amaiera ekitaldiak hartuko dituzte Ermuak eta Eibarrek, urriaren 6an eta 8an hurrenez hurren. XVIII. edizioak "Ciencia en Acción" eta "Adopta una estrella" izeneko atalak hartzen ditu bere gain eta horren harira 160 proiektu zientifiko baino gehiago ikusteko aukera izango da. Inaugurazio ekitaldia gaur izango da Ermuko Izarra Centre eraikinean, 19:00etan. Amaiera ekitaldia, berriz, Eibarko Coliseo Antzokian ospatuko da domekan, 11:00etan. Guztira, 442 lan aurkeztu dira 'Ciencia en Acción' lehiaketara, eta, horietatik, 164 pasa dira gaur eta bihar Izarra Centren izango den finalera. Sari banaketa, berriz, Coliseoan, domekako ekitaldian egingo da eta 475 lagun baino gehiago egotea dago aurreikusita. Amaierako ekitaldi horretan, bestalde, Jose Ramon Urquijo Goitiak, CSIC-eko ordezkariak, eta Enrique Zuazuak, matematikari eibartarrak, ere hartuko dute parte. Azken horrek, amaierako hitzaldia eskainiko du, "Matemáticas: pasión y profesión" izenburupean, 10:00etan.

IMG_3102

EGITARAUA

Urriak 6, barixakua

16:00 - 18:30: Frogapen zientifikoak Ermuko Izarra Centreko 5, 10, 11 solairuetan eta karpan.

18:00 - 19:00: Film labur zientifikoak Ermuko Izarra Centreko Auditorioan.

19:00- 20:30: “Zientzia ekinean” eta
“Adopta una Estrella” programen inaugurazio-ekitaldia Ermuko Izarra Centreko Atarian.

Urriak 7, zapatua

10:00 - 19:30: Frogapen zientifikoak Ermuko Izarra Centreko 5, 10, 11 solairuetan eta karpan.

10:00 - 19:30: Film labur zientifikoak Ermuko Izarra Centreko Auditorioan.

11:00 - 19:30: Frogapen zientifikoak Ermuko Merkatu Plazan.

10:00 - 14:00: Ágora Ermuko Izarra Centreko Atarian.

10:00 - 14:30: Antzezpenak Ermuko San Pelaio plazako kioskoan: 11:00 - 11:30 “La bruja Probeta”. 12:00 - 12:30 “El Cerebro, una fábrica de ideas y emociones”. 13:00 - 13:30 “Desafío Challenger”. 14:00 - 14:30 “Concienciarte: Músculos, anillos un romance y una persecución”.

16:00 - 19:30: Ágora Ermuko Izarra Centreko Atarian.

16:00 - 20:30: Antzezpenak Ermuko San Pelaio plazako kioskoan: 17:00 - 17:30 “El Cerebro, una fábrica de ideas y emociones”. 18:00 - 18:30 “Concienciarte: Músculos, anillos un romance y una persecución”. 19:00 - 19:30 “Desafío Challenger”. 20:00 - 20:30 “La bruja Probeta”.

Urriak 8, domeka

10:00 - 11:00: Amaierako hitzaldia: “Matemáticas: pasión y profesión”, Enrique Zuazua doktorearen eskutik Eibarko Coliseoan.

11:00 - 14:30: Ekitaldiaren amaiera. “Zientzia ekinean” eta “Adopta una Estrella” sarien banaketa Eibarko Coliseoan.