XXIV. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira Gabon Zahar eguerdian

XXIV. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira Gabon Zahar eguerdian
2018/12/28 eta kitto!
Ia mende laurdena osatuko duen edizioan kirol modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek eurei dagokien saria jasoko dute eta, horrez gain, Sari Berezia eta Euskera eta Sustapen Sariak emango dira. Urtero lez, Gabon Zahar egunean (astelehenean, 31n) egingo da ekitaldia eta Coliseoan burutuko da, eguerdiko 12.00etan hasita. Guztira 30 sari banatuko dira eta, horrekin, Eibarko klubek urte osoan egindako lana saritu nahi da.
Honako hauek dira aurtengo sarituak:
Sari Berezia: Davide Cerchi
Arku Tiraketa: Oier Luengo
Atletismoa: Markel Gutierrez
Automobilismoa: Anton Beroiz
Errugbia: Lucia Moya
Eskia: Ilazki Chacon
Eskubaloia: Amaia San Martin, Ane Montiel, Irune de Castro, Malen Aja eta Nahia Basterra
Foballa: Jose Mª Arrizabalaga
Gimnasia Erritmikoa: Ipuruako Oinarri Kadete Taldea
Golfa: Asier Gonzalez
Herri Kirolak: Hodei Ezpeleta
Hiru Txirlo: Josean Blanco
Igeriketa: Ruben Torres
Judoa: Mikel Txakartegi
Jugger: Martin Aranburu
Karatea: Indar Gonzalez
Mendia: 100 Mendi Ederrenak
Pilota: Mikel Azkargorta
Saskibaloia: Oskar Arriola eta Luis Carlos Etxeberria
Silbestrismoa: Alberto Zarzosa
Squash: Miguel Cabanillas
Tenisa: Lur Ibargutxi
Tiro Olinpikoa: Lorenzo Moya
Triatloia: Moises Altuna
Txirrindularitza: Mikel Mujika
Waterpoloa: Mikel Basterrika, Imanol Egidazu eta Unax Unzeta
Wu-Shu: Andoni Morgade
Xakea: Aitor Beorlegi
Sustapen Saria: CDR Bizikletak
Euskera Saria: Doroteo Urkia (Asola Berri)