'Oliver y Benji' telesailaren sortzaileari Eibar taldearen kamiseta oparitu diote

'Oliver y Benji' telesailaren sortzaileari Eibar taldearen kamiseta oparitu diote
2018/01/27 eta kitto!
Yoichi Takahasi, 90. hamarkadan telebistan ematen zuten 'Campeones: Oliver y Benji' telesail arrakastatsuaren sortzailea San Mamesen egon zen barixaku iluntzean, Athletic-Eibar partida ikusten eta, hori aprobetxatuz, Eibar K.E.aren kamiseta ofiziala jaso zuen Amaia Gorostiza klubeko presidentearen eskutik. Horrekin batera, Aritz Adurizekin argazkia egin zuen. Takahasi futbolzale amorratua da eta, horregatik, sarritan joaten da Espainiako Ligako foball partidak ikusten.

IMG_4833